Hemerotekari Artikulu Bilduma

Gai ezberdinei buruzko artikuluak

Birziklatzeko obligazioa edo kutsatzeko eskubidea

Pello Zubiria Kamino 2010-03-19 GARA lotura

Atez atekoaz eta bosgarren edukiontziaz mintzatu ohi gara, baina hobeto zehaztu ditzagun kontzeptuak. Nola azaldu hitz gutxitan Usurbilen hondakinen kudeaketan emandako pausoa? Bosgarren kontainerraren aurrean atez ateko sistema hautatu dutela esateak ez ditu gauzak argitzen. Ez da bilketa edo ontzi kontua, ezberdintasuna askoz sakonagoa da

Egia esan, bosgarren edukiontzia berez ez da bosgarrena: arropa zaharrentzakoa kontatuz gero, seigarrena da; kontatuz ostegunetan olioa eta bestelakoak biltzen dizkigun furgoneta, zazpigarrena… Ez da hori: bosgarrena izan, seigarrena edo hamaikagarrena, orain arteko edukiontzien sistemaren oinarria da herritarrek nahi duten moduan erabil ditzaketela, mugarik gabe. Nahi baduzu bereizi, nahi ez baduzu ez. Emaitzak ondo ezagutzen ditugu, egunero ikusten ditugu: desastrea. Horrela datorkigu errauste planta.

Atez atekoa oztopatzeko orain bosgarren edukiontzia aldarrikatzen dutenek azpi-azpian zera eskatzen dute: hondakinen bereiztea borondatezkoa izatea. «Nahi badut erabiliko dut bosgarren edukiontzia eta nahi ez badut, ez». «Egoki datorkidanean, egiten dut, baina presaka banaiz, edo euria ari badu, orduan dena kontainer berde handira». Beraz, hori eta kutsatzeko eskubidea eskatzea gauza bera dira.

Gaur egun tailer mekanikoetan olioa aparte biltzen dute, paper fabrikak ez dauka ibaia kutsatzerik, inorentzat ez da libre bizilagunaren atarian pixa egitea edo ur zikinak leihotik kalera botatzea… Milaka adibide daude. Inork ulertuko luke 2010ean paper fabrika bati agintariek mesedez eskatzea ibaia ez zikintzen saiatzeko? Edo firma bilketa bat zaborrak errekara botatzeko edo mendian uzteko debekuaren kontra? Edo edonon edonoiz tabakoa erretzeko eskubidearen alde?

Denok egin dugu aurrera. Gaur ezin da erre lantokietan, txarra delako, guretzat eta, batez ere, ondokoari kalte egiten diogulako, erretzeak hil egin dezake. Urteak behar izan dira, baina erabakia iritsi da, aurrera egin dugu.

Orain Hernanin Udalak erabaki du herritar guztiok hondakinak bereizteko garaia iritsi dela. Horretarako proposatu du sistema erraz bat, leku askotan erabiltzen dena eta oso eraginkorra. Hori inposizioa dela esanez kexu direnek esplikatu behar dute haiek eskatzen dutela kutsatzeko eskubidea, beren buruak, baina hondakinak ondo bereizi eta birziklatzen dituzten herritar guztiak ere kutsatzeko eskubidea.

Advertisements

martxoa 19, 2010 - Posted by | Soziologia | , ,

Erantzunik ez oraindik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: