Hemerotekari Artikulu Bilduma

Gai ezberdinei buruzko artikuluak

100 ginen

Fermin Muguruza 1990-02-25 Argia lotura

Lehenengo adreilua jaso ondoren, niri zuzenduta ez egon arren, kaskoan kanka! sentitu nuen nire pozerako. “Itzul gaitezen ekintzara”, “ekin diezaiogun lanari” eta horrelako esaldi beroak zetozkidan burura. Zuri idazten dizut, izango den primizia mundiala jakin dezazun.

Nahiz eta irratian oso denbora gutxi eraman, kazetaritzaren sindromeak kutsatu nau dagoeneko, esklusiben kalenturak alegia. Eta iazko urritik hona isilpean prestatu dugun txapligua, gure zutabe honetan lehertzea erabaki dut.

Lagun batzuren artean musika talde berria egiteari ekin diogu azken hilabeteetan. Jadanik 13 kanta prestaturik ditugu martxoaren lehenengo hamabostaldian grabatzeko, eta gure lehenengo diska izango dena osatzeko.

Zuzenean ez jotzea pentsatu dugu (besteek bestelako zereginak dituztelako eta nire osasunak ez lukeelako jasango), baina orain arte egin dugun bezala, eraso-sorpresa izango da gure arma, eta beste motako ekitaldiak antolatuko ditugu.

Entsaiatzen dugun zuloak, Holandan ezagututako gotorlekua gogorarazten dit. Bigarren Gerra Mundialean naziengandik ihes egitearren eraikitakoa. Baita duela hiru hilabete Montoia etorri zitzaidanean Mikel Laboari egingo zaion omenaldi-diskoan parte hartzea eskainiz, zera pentsatu nuen “tapagailua hemen daukat”: Permin eta pipermin gorriak. Baina taldearen benetako izena ere, zutaberako gordetzen nuen, eta Mikel Laboaren “Gaberako aterbea” kantaren bertsioa egin dugunez, Negu Gorriak jarri diogu taldeari.

Ilusio egingo dizulakoan, agurtzen zaitut, baina kontuz, negu gorria dator eta.

Advertisements

abendua 30, 2009 - Posted by | Kultura, Musika | , , , ,

Erantzunik ez oraindik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: