Hemerotekari Artikulu Bilduma

Gai ezberdinei buruzko artikuluak

Euskara zikina

Irati Jimenez 2008/04/24 Berria lotura

Ez dut nahi euskara garbia. Euskara zikina nahi dut, pornografia. Egunkari faxistak nahi ditut euskaraz eta errieta gordina, supermerkatuaren ilaran haserretzen diren andreen artean. Euskaraz artikulu iraingarria irakurri, euskaraz liburu txarra, euskaraz kultura merkea, euskaraz telesail txotxoloa, euskaraz Miss EzDakitZer lehiaketa negargarria. Euskaraz abesti jasangaitza. Euskaraz zine aktore guapoei buruzko idatziak hamabost urteko neskatoen koadernoetan. Euskaraz esatea batek «españolista zikina!» eta euskaraz besteak «terrorista makurra!».

Politika zalaparta baino ez bada, euskaraz nahi dut politikoen marmarra eta burrunba. Euskaraz nahi dut zapatu gauean Barakaldoko diskotekaren atean negarrez dagoen hamasei urteko neskatilaren mozkorraldi dramatikoa. Minigona darama, plastikozko belarritako zuria, belaunera arteko botak eta begian jarri duen beltzaren marra deseginda dauka. Euskaraz jakinarazi dio bihotza eztandarazten dion mutilak beroaldirako baino ez duela nahi. Euskaraz drama. Zapatu batean.

Euskaraz trenean irakurtzeko eleberri erromantiko merkea. Azalean giharra baino ez duen gizona agertzen da, alkandora zabalik. Euskaraz topikoak. Euskaraz txotxolokeriak.

Euskaraz unibertsoa eta unibertsoaren akatsak eta unibertsoaren argi-ilunak. Ez izar bat, beste izarra eta hango planeta ederra, ez. Unibertsoa. Euskara garbia baino, euskara gardena, bizia. Gezur esaten dakiena, Interneten pornografia bilatzen duena.

Advertisements

abendua 21, 2009 - Posted by | Euskara, Iritzia, Kultura | , ,

Erantzunik ez oraindik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: