Hemerotekari Artikulu Bilduma

Gai ezberdinei buruzko artikuluak

Rubalcabaren «ezker abertzalea»?

Floren Aoiz http://www.elomendia.com 2009-12-19 Gara lotura

Nahi nuke jakin zergatik aitortu duen orain Patxi Zabaletak jende askok aspaldi zekiena, hau da, Rubalcabarekin izandako harremana. Agian Aralarren barne giroak eragina izan du, ez baitut uste alderdi horretan dauden guztiek berdin ikusten dutenik aipatu harremana. Pentsatu daiteke batzuk ezeroso sentituko direla eta beharbada Zabaletak saldu nahi izan digun ezadostasun osoaren irudiak ezegonkortasun hori baztertzeko asmoa du.

Berandu aitortu izanak bere arrazoiak izanen ditu, baina zergatik ez argitaratu dena, berandu bada ere? Hau da, zergatik ez azaldu nolakoa izan zen harremana eta batzuek nahiz besteek esan zutena?

Sinesten ahal da soilik kartzela jardueraz mintzatu zirela? Zaila egiten zait sinestea, besteak beste, aspaldi zabaldu zen susmoa, orain Zabaletak baieztatu duena, haratago baitzihoan. Zabaldutakoaren arabera, estrategia politiko-errepresiboaz mintzatu ziren, ezker abertzaleak egiten ahal zituen mugimenduei garrantzi berezia emanaz. Ene ustetan, zerbait esan digute harreman horretaz, baina ez dena. Ziurrenik, ezta garrantzitsuena ere.

Espainiar Gobernuak Aralar bultzatu nahi du? Galdera zorrotza da, mamitsua, polemikoa, ziurrenik. Eta ez naiz ari aipatu harremanean (edo harremanetan esan beharko nuke?) Rubalcabak luzatutako mezuez edo, hobe esanda, ez bakarrik horretaz, baizik eta azken urteetako ibilbide politikoan ikusi dugunaz. Rubalcabak azaldu du behin baino gehiagotan espainiar Estatuan ideiei ez zaiela erasotzen, edonork defenda dezakeela euskal independentzia, Aralar aipatuz. Ez naiz ni Aralar eta Rubalcaba lotu dituena. Rubalcabak berak aipatu du Aralar, Aipatu, txalotu eta goraipatu. Rubalcabak Aralar eredu gisa erabili du.

Badakit Aralarren badirela Rubalcabarekin inolako harremanik nahi ez dutenak. Batzuek irain gisa hartuko dute beren alderdia Rubalcabaren «ezker abertzaletzat» jotzea. Ene asmoa ez da horiek iraintzea, jakina, baina nabarmena da espainiar Gobernuaren apustua Aralar indartzea dela, ezker abertzalea ahulduz. Agerikoa da, halaber, komunikabide ugariren jarduerak horixe duela helburu. Azterketa politikoak hori esaten digu, pertsona batzuen asmoen gainetik. Aralarri botoa eman dion jendearen asmoa ez da espainiar Gobernuaren estrategia bultzatzea, honetaz ez daukat inolako zalantzarik, baina oinak lurrean jartzea komenigarria da, eta espainiar agintariek Aralarren alde egin duten apustua gure begien aurrean dago.

Aralarrek erabaki beharko du Rubalcabaren «ezker abertzalea» izan nahi duen. Nire ustez, ez dago zalantzarik: Aralarrekiko begirunea duten pertsona gehienek ez dute horrelakorik nahi. Beraz, lehenbailehen argitu beharko luke Aralarreko zuzendaritzak berak ere ez duela Rubalcabaren «ezker abertzalea» izan nahi.

«Egunkaria»ren auziak erakutsi digu noraino iristen den euskal nazioaren eraikuntza saioen kriminalizazio estrategia. Eskuak uztartu behar ditugu erasoari aurre egiteko. Bat egin behar dugu geure herriaren eskubideen defentsan, baina zintzotasunez, ausardiaz eta duintasunez, zikinkeriak behin betiko baztertuz.

Advertisements

abendua 20, 2009 - Posted by | Iritzia, Politika | , , , , ,

Erantzunik ez oraindik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: