Hemerotekari Artikulu Bilduma

Gai ezberdinei buruzko artikuluak

Pentsamendu bakarreko bertsolariak

biturie 2009/12/17 Arabatik lotura

BEC-eko agur-bertsoak baino ez nituen entzun igande arratsaldez. Kontuan izateko datua hori, ezer baino lehen. Zazpi ordutan jardun ondoren, bertso bakar batean adierazitakoak ezin ditu lerratu saio osoaren nondik norakoak. Nik nire semearen jardunaldi musikalak izan nituen (saxofoia), eta justu azken orduan iritsi ginen denok ETBistara. Semerik gazteenak galdetu zidan, amaieran, ea nortzen ziren hainbeste bider aipatutako presoak eta zergatik behar zuten egon etxean, hitz horiexek (preso, etxe) gelditu baitzitzaion –buruan txertatuta- azken orduan entzundakotik.

Bertsogintzak, atzo BECen izan ziren 14.500 entzuleen irudiak besterik erakutsi dezakeen arren, badu ziri bat sakon sartuta, ez on ez txar ez dena: ezker abertzaleko munduaren irudia dira. Hori horrela da, eta bazirudien denek zeukatela presoak aipatu beharra BENETAKOAGOAK/AUTENTIKOAGOAK izateko. Uste dut Unai Iturriaga hasi zela matrakarekin, eta osteko guztiak ez zuten izan, hurrean, beste aukerarik, ildoari jarraitzea baino. Eta nik Iñaxio Uria azpeitiarra gogoan, hain zuzen ere preso horietakoren batek (era)hildako azpeitiar euskalduna. Bertsolari bakar bat ere ez zen berataz gomutatu, bai ostera bere (era)hiltzaileaz.

Zelan liteke hori? Bazuten beste kontu batzuen inguruan ekitea euren agurrean, adibidez ENAMen barruko eztabaidaz, politikaren eta borroka armatuaren arteko ezinezko elkarbizitzaz diharduenaz. Eskertzekoa zatekeen euren iritzia une erabakigarri honetan, hain da gai inportantea gure herriarentzat! Ez, ez ziren ausartu. Horrek ez luke txalo zaparradarik ekarriko, txalo errazik.

Nire ustez, igandean oholtzara gaineratu ziren gehientsuenek ez zuten bete Amets Arzallusek azken bertsoan bota zuen “Euskal Herri bategina”, baizik eta azken garai honetan hain modan dagoen Euskal Herri soberanista, ezkertiar eta progresita. Gainerakoak, barne hartuz ezkertiarrak ez diren abertzaleak, ez daude bertsolarien buruetan txertatuta (guztiz normaltza jotzen ditudan txistuak horren lekuko). Nola ba Iñaxio Uriaz gogoratu? Horrek txistuak besterik ez dakartza.

Aitortu behar dut barregurea eman zidatela telebistako esatariek Unai Iturriagak bere preso/iheslari erronda hasi zuenean: “bere pentsamendua adierazi du”. Bai berak, eta bai bere ostean agertu ziren guztiek ere, Egañak salbu. Pentsamendu bakarrekoak ote dira gure bertsolariak? Gutariko bakoitzak geure idoloak eta martiriak ditugu, eta gure bertsolaririk gorenenek ere bai, nonbait.

Advertisements

abendua 18, 2009 - Posted by | Iritzia, Kultura | , ,

Erantzunik ez oraindik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: